Orriak

viernes, 18 de junio de 2010

Txapela buruan eta ibili munduan

Belaunaldiz belaunaldi galdu dugun kondaira izan arren, amama Felipak ez zuen sekula ahaztu. Baserrietan taloak jaten zituzten bakoitzean gurasoek beraien seme-alabei kontatzen omen zieten euskaldunen jatorriaren istorioa. Amamari aitak kontatu zion eta hari bere gurasoek, eta haiei beraienak: duela milaka urte Euskal Herriko larre eta basoetara 6 txapel hegalari heldu omen ziren. Txapela hoietan urrutitik etorritako hamarnaka gizon-emakume zetozen eta, antza denez, euskeraren antzeko hizkuntza batean hitz egiten zuten. Anbotoko, Aralar, Orhi, Gorbeia, Urbasa,… bizitzeko toki aproposak zirela erabakita, etxolak mendi horien magaletan eraikitzen hasi ziren. Milaka urte pasa dira dagoeneko, eta taloa jaten dugunean askok txapela burugainetik kentzen dute, ahaide haien omenez. Taloa bukatzean txapela berriz jarri eta hasierako euskaldun haiek Euskal herriratzean esandako lehen hitzak errepikatzen dituzte; “Txapela buruan ta ibili munduan”. Hau honela bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan, eta atera dadila gure herriko plazan.

GALDERAK
1- Zer da taloa?
2- Kondaira bat zer den azaldu esazu:
3- Baserrietan gurasoek seme-alabei zer kontatzen zieten?
4- Duela mila urte zenbat txapel hegalari heldu ziren Euskal Herriko larre eta basoetara?
5- Zer hizkuntzatan berba egiten zuten urrutitik etorritako hamarnaka gizon-emakumeek?
6- Zer egiten dute taloa jatean askok ahaide haien omenez?
7- Baserria, taloa eta mendiak irudikatu (Irudi hauetan oinarritu zaitezke):
Maitane

No hay comentarios:

Publicar un comentario