Orriak

Mostrando entradas con la etiqueta Soka kantak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Soka kantak. Mostrar todas las entradas

lunes, 7 de noviembre de 2011

Soka Kanta: Txoria goian kantari

16. TXORIA GOIAN KANTARIf
LETRA

Txoria goian kantari,
gu hementxe dantzari.
Zapia lurrera bota,
eta gora ekarri.
Bat, bi, hiru, lau,
bost, sei eta zazpi,
galtzen duena etorri.

NOLA JOLASTU

Sokara sartzen denak eskuan zapia darama.
Abestiak dioenean, zapia bota eta jaso egin behar
du. Ondoren irten.

Soka Kanta: Suge gorria

12. SUGE GORRIAf
LETRA

Suge gorria dugu;
sugea ez ikutu,
ikutuz gero izorratu.

NOLA JOLASTU

Bi lagun sokari ematen. Hirugarren lagun
batek salto egiten du abestia bukatu arte.
Abestia bukatzen denean, azken hitza errepikatzen
jarraitzen da (IZORRATU) soka arin emanez,
txarto egin arte.

Soka Kantak (Indautxuko Eskola)



SOKA SALTOAN ERABILTZEKO ABESTIEN BILDUMA:


1. Saltokoa, saltoka
2. Hilabeteak
3. Aita, ama
4. Maribelen krabelina
5. Bat eta bi
6. A, e, i o, u
7. Aitita eta amama
8. Bat, Matxin Parrat
9. Bela, bela jauna
10. Matxin, Matxin
11. Do, re, mi (1)
12. Suge gorria
13. Maria izenak
14. Mari Andresa(re)n
15. Oiloa hil eta gero
16. Txoria goian kantari
17. Urkiola aldapan gora
18. Gure gelakoena
19. Do, re, mi (2)
20. Hamabostarena