Orriak

jueves, 10 de junio de 2010

Ihauterietako pertsonaiak

Eskolan, gure ingurua ikasten dugula, tradizioei buruzko gaia landu dugu.
Tradizioei buruz hitzegiten dugunean jaietaz, gastromomiaz, jolasak, dantza, musikaz…ari gara.
Guri Euskal Herriko inhauterietako pertsonai batzuei buruzko infomazioa bilatzea bururatu zaigu.

JOALDUNAK

Euskal herri osoan, otsaila partean, ihauteriak ospatzen dira.Nire ihauterietako pertsonaiak Joaldunak dira, Zubieta eta Iturengo pertsonaiak.

Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehengo asteko
astelehen eta asteartean ateratzen dira. Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira
Itureneraino eta Itureneko Joaldunak joaten dira Zubietaraino.

Bi herrietako Joaldun
guztiek eramaten dute bizkarrean bi zintzarri handi,soinua egiteko baina desberdin janzten dira: Iturenekoek ardi-larru bikoitza eta zapi gorria daramatze gainean;Zubietakoek berriz, ardi-larru bakarra eta zapi urdina.
Zuzene Loinaz Tijero
4.D

MIEL OTXIN

Ihauterietako beste pertsonaia ospetsua Miel Otxin da.
Miel Otxin Lantzeko Panpin erraldoi bat da, gutxi gorabehera 3 metrokoa eta lastoz eginda dago.Berarekin txatoak, zaldiko, ferratzailea eta ziripot joaten dira.

Bi egunetan egiten dute antzezpen bat herriko kaleetan zehar jaia ospatzeko. Antzespena bukatzeko Miel Otxin tiro batez hiltzen dute herriko plazaren erdian.

Aingeru Etxaniz Paredes
4.B

HARTZA

Hartza Euskal Herriko pertsonaia bat da, Arizkuneko inauterietan ateratzen dena.

Arizkunen igande eta astelehen inauterian herriko gazteak etxez etxe eskatzera joaten dira, zarata ugari egiten dute etxe guztietan eta dantza egiten dute.
Asteartean, berriz, gazteak mozorrututa kaleratzen dira eta batek hartzarena egiten du.

Hartzak gorputza artilez estalita dauka, jendea beldurtu eta zirikatuz. Hartza bere zaintzailearekin doa; hartzazainak makil bat darama menderatzen laguntzeko.

Josu Goñi de Pablos eta Iker Fernández Vaquero
4.A

No hay comentarios:

Publicar un comentario