Orriak

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Gaueko animaliak: Saguzarra (Ania)

Saguzarrak ugaztun hegalariak dira. Hegan dakiten ugaztun bakarrak dira, baina ez dute hegaztiek bezala hegan egiten, ez baitituzte besoak mugitzen. 1.100 saguzar espezie mundu osoan daudela kalkulatzen da, hau da, ugaztun guztien 20%. Euskal herrian 25 espezie daudela esaten da. Adibidez, Saguzar Arrunta ospetsuenetako bat da. Europako saguzarrik txikiena da.
Saguzar mota asko daude. Txikienek 29-33 mm. artean neurtzen dute, eta 2 gramoko pisua dute. Handienek 1,5 m-ko tamaina eta 1,2 kg-ko pisua dute.
Saguzar espezie bakoitza toki batean bizi da. Hiru portaera daude: urte osoan haitzuloetan egoten direnak, urteko garai batzuk bakarrik pasatzen dutenak eta urte osoan kanpoan pasatzen dutenak.
Gutxi gorabehera, saguzarren 70%-a intsektujaleak dira, eta besteak fruitujaleak dira. Oso saguzar haragijale gutxi daude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario