Orriak

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Gaueko animaliak: Kiwi (Amets)

Kiwia animalia lotsati eta gautarra da. Usaimena oso garatua du, lur azpian dauden zizareak jaten dituelako batik bat. Hala ere, orojalea da.Arrautzak arrak zaintzen ditu lurrazpian, baina arrautza jaio ondoren, kiwia oraindik garatu gabe, bere kaxaz baliatu behar da janaria bilatzeko.
Hegan egiten ez dakien hegastia da, eta txikia da, oilo baten tamaina baitu gutxi gorabehera. "Kiwi" izena maori hizkuntzatik dator, Zeelanda Berriari europarrak joan baino lehen hitz egiten zen hizkuntza, alegia.
Kiwi generoak bost espezie ditu, horietako bat lau azpiespezie dituena. Hona hemen:
Kiwi orbandun handia edo Roroa,Kiwi orbandun txikia,Rowi Tokoeka honek lau azpiespezie ditu: Stewart Uharteko Tokoeka,Iparraldeko Fiordlandeko Tokoeka,Hegoaldeko Fiordlandeko Tokoeka,Haasteko Tokoeka, Iparraldeko Uharteetako Kiwi marroia.
Espero dut zeuen gustokoa izan dela kiwiaren deskribapena.
By:Amets

No hay comentarios:

Publicar un comentario