Orriak

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Euskal Herriko pertsonaia mitologikoa: Galtxagorria (Leire)

Galtxagorriek hainbat izen desberdin dituzte adibidez: Mamur, Mamarro, Prakagorri, Gaizkiña, Mozorro, Bestemutillak, Enemigillos Ximelgorri... Normalean galtzagorriak leku hauetan bizi dira: Nafarroako lurraldean asko daude adibidez: Lesakan eta Leitzan; Bizkaia aldean, Gernikan, Orozkon, Ziortzan eta Bedian; Araban, Abezian eta Añesen; Gipuzkoan, Albizturren eta Zarautzen. Behe Nafarroan eta Lapurdin ere bizi dira. Galtza gorriz jantzitako gizontxo txiki-txikiak dira galtxagorriak eta zapatilla bereziak eramaten dituzte: zapatilaren punta kizkurtuta daukate. Bizkorrak, biziak, onak eta jostalariak dira jeinu laguntzaile hauek. Jabeak orratzontzi edo kutxatxo batean izaten ditu, eta bere esanetara daude edozein lanetan laguntzeko, lan hori ia ezin izan da sinetsi. Bizileku duten orratzontzia irekitzean, nagusiaren buru inguruan biraka hasten dira zer egitea nahi duen etengabe galdezka. Jabeak agindutako lanak egiten egoten dira gauez, eta, etxekoen pozerako, hurrengo goizerako badute lana amaituta. San Joan bezperako gauean, sasi baten gainean, orratzontzia edo bestelako ontzi bat utziz gero, Galtxagorriak bertara etortzen dira, eta haien jabe egiten zara. Igarleek, aztiek edo petrikiloek sinesgaitza den zerbait egiten dutenean, esan ohi da Galtxagorrien laguntza izan dutela haiei
Ipuina

Bizkaiko Kortezubi herrian kontatzen denez, gizon batek Galtxagorri batzuk erosi omen zituen zeregin batzuk egiteko. Orratzontzia ireki eta lan bat agindu zien, eta haiek berehala egin zuten. Gero beste lan bat egiteko esan zien, eta hauek ere lana egin zuten. Hirugarren eskakizuna bete ondoren, Galtxagorriak zer egin behar zuten galdetu zioten nagusiari. Nagusiak, orduan, gizontxo txikiekin nazkatuta, pote batean ura ekartzeko agindu zien. Lan hau ezin izan zutenez egin, erretiratu egin omen ziren.Zarautzen, Galtxagorrien jabe zen baserritar batek idi-proba batean hartu omen zuen parte. Bere lehiakideen idiek harria errazago zeramatela ikustean, atera Galtzagorriak eta laguntza eskatu zien. Horrela, haren idiek aurreratu egin zituzten aurkariak, eta irabazi egin zuen apustua baserritarrak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario