Orriak

martes, 2 de noviembre de 2010

Halloween (Edurne)

Orain dela urte asko, Santurtziko Mamariga auzora, familia arraro xamar bat iritsi zen. Auzo hori oso isila zen, inoiz ez zenuen entzuteniskanbilarik, egun artararte.

Hamabiak puntu-puntuak ziren, etaelkarrizketa bat entzun zen. Jendea kalera atera zen, kale horretan ez baitzen normala iskanbilarik entzutea. Pertsonak kalean zeudela, familia horibizi zen leihotik, ume bat hegan egiten agertu zen, zombi bat bezala. Ilargira abiatzeen zen.
Hurrengo egunean, auzokoak harrituta, horretaz mintzatzen igaro zuten eguna. Aurreko gauean bezalaxe, elkarrizketa bat entzun ondoren, beste neskatxa bat haien leihotik hegan egiten agertu zen. Horrela pasatu ziren egunak, hilabete oso bat osatu zen arte. Apirilak 13 zen, hamabiak puntu-puntuak, eta neska-mutil bat leihotik atera beharrean, desagertutako ume guztiak zombiz bihurtuta etorri ziren Mamariga auzora. Jendea bakoitza bere etxean satu zen, oso beldurtuta. Umeak begi gorriak zituzten, arropa apurtuta eta odolez beterik. Neska-mutilak etxeetara igotzen hasi ziren. Gero eta auzoko gutxiago geratzen hasi ziren. Azkenean, ez zen geratu ezta inurri bat ere.

Aurten, Mamariga auzoa oso alaia da, eta bestea bezala ez dira iskanbilarik. Baina familia arraro bat ailegatu da, zer gertatuko da?

No hay comentarios:

Publicar un comentario