Orriak

jueves, 27 de abril de 2017

euskal herriko pertsonai ospetsuak

MIGUEL DE UNAMUNO
Miguel de Unamuno, edo berak euskeraz sinatu zuenez Migel Unamunokoa. Bilbon jaio zen 1864ko irailaren 29an. Euskal Herriko eta Espainiako Aro Garaikidean izan ziren handienetakoa. Bilbo jaioterriko Zazpi Kaleetan bere omenezko Miguel de Unamuno plaza dago eta Santurtziko La Portalada plazan ere bai.
Poeta, filosofo ,idazle , saiakeragilea, eleberrigilea,literatura kritikaria, Unibertsitateko irakaslea eta antzerkigilea izan zen. Salamancako Unibertsitatearen errektore izendatu zuten hiru aldiz:lehenengoa 1900 eta azkena 1931tik bere kaleratzera arte, Francoren ordenaren arabera, 1936ko urriaren 22an. Bi aldiz izan zen nominatua  Literaturako Nobel Saria hartzeko, baina ez zuen lortu. Era berean, Gorteen diputatua izan zen, 1931tik 1933ra  arte Salamancako probintziagatik.
NOBELAK:
·      Niebla(1914)
·      La tia Tula(1921)
 POESIAK:
·      Poesias(1907)
·      Rimas de dentro(1923)
ANTZERKIAK:
·      La esfinge(1898)
·      La verdad(1899)
·      El otro(1932)

1924an baztertu egin zuten Primo de Riveraren kontra jarri zelako.1930an Espainiara bueltatu zen,Primo de Riveraren diktadura amaitu zenean.Bueltatzean diputatua izan zen.
Francoren diktaduraren hasieran Francoren alde zegoen,baina gero haren kontra jarri zen.1934an bere emaztea hil zen.Francoren kontran jarri zenean bere etxean kartzelatu zuten.1936an hil zen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario