Orriak

jueves, 27 de abril de 2017

ANIMALIAK ETXEAN

ANIMALIAK ETXEAN Ia mundu guztiak dauka, animaliaren bat etxean: txakurra, katua, txoria, arraina … Jakina denez, animalia bat etxean edukitzeak baditu bere alde onak eta txarrak. Gure ustez, animaliek poztasuna ematen digute, triste gaudenean laguntasuna ematen digutelako. Gainera esker onekoak dira ematen edo egiten dizkiozun gauzak onartzen dituztelako. Animaliak familiako kide bat dira. Bestalde, haserretzen direnean mina egin ahal dizute. Denbora eskaini behar zaie eta gainera oso garestiak ateratzen dira. Askotan bere ileekin eta beste gauzekin zikintzen dute. Alde txarrak baditu ere, animaliek abantaia handiak izaten dituzte. Adibidez dibertitzen zaituzte eta beraiekin gauza asko egin daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario